Osagaiak
-
Ore ama:
- 140 ml jogurt
- 150 g irin integral, garia edo zekalea
- Ore ama koilarakada bat
-
140 ml jogurt
-
210 g ur
-
500 g irin zuri
-
30 g ezti
-
10 g gatz
Ore ama elikatu
Ore ama koilarakada bat jogurta eta irin integralarekin nahastu. Hartzitzen utzi 5 - 12 ordu artean
Nahastu eta oratu
Ondo nahastu eta oratu ore fin bat lortu arte.
Hartzitu
Hozkailuan sartu altxatu dadin, 12 ordu inguru. Lehenengo fermentazio hau hozkailutik kanpo ere egin daiteke, baina giro-tenperaturaren eragina handia da, askoz arinago altxatuko da udan neguan baino, kalkulatu 2-3 ordu.
Forma eman eta hartzitu
Oreari forma eman eta bannetoian sartu bigarren fermentaziorako (3 ordu inguru). Kontuz ibili batez ere udan gehiegi hartzitu ez dadin.
Egosi
Labea berotu 250ºC-tan. Lehenengo 10 minutuetan beheko erresistentzia bakarrik piztu, gero bi erresistentziak piztu eta 10 minuturo tenperatura 10ºC jaitsi 180ºC-ra jaitsi arte. Ogi honek guztiz egosteko ordu bat behar du gutxi-gorabehera.