Ore ama legamia eta bakterioz osatutako kultibo sinbiotiko bat da. Legamiek ogia airez betetzea ahalbidetzen duten karbono dioxidoa ekoizten baitute. Bakterioek, aldiz, ogiari zaporea ematen diote, batez ere ore ama erabiliz hartzitu den ogiak ezaugarri duen garraztasuna.
Ore ama berri bat hazteko modu ezberdinak daude, haien artean errazena ur eta irin kantitate berdina nahasi eta egun batzuk alde batera uztea da, irinan bertan dauden legamia eta bakterioek bere kabuz nahastea fermentatu dezaten. Prozesua ahalik eta hoberen joan dadin irin integrala erabiltzea gomendagarria da, hala nola egunean behin nahasteari buelta batzuk ematea ondo aireztatzeko eta azalean lizunik ez agertzeko. Bizpahiru egunen buruan prozesua ondo joan den seinale diren aire burbuilak agertuko dira. Momentu honetan irin eta ur nahaste soil hori ore ama bihurtu da eta ogia hartzitzeko erabili dezakegu.
Ogia egunero egozten ez badugu ore ama hozkailuan utzi dezakegu, kontutan izanik ogia prestatu baino lehen elikatu beharko dugula. Horretarako, ore ama irin eta urarekin nahastuko dugu, airez beteta dagoenean erabiltzeko prest egongo da.
Adibidez, hozkailuko ontzian 80g ore ama baditugu, beste 80g ur eta 80g irinekin nahastu ditzakegu eta gau oso bat fermentatzen utzi. Hurrengo goizean 160g ogia prestatzeko erabiliko ditugu eta beste 80g-ak berriz ere hozkailuan sartuko ditugu beste baterako.