Ogibero software askeko filosofian oinarritutako errezeta web orri bat da. Hemen partekatutako errezeta guztiak edonork kopiatu, aldatu edo itzuli ditzake baldintza berdinekin partekatzen dituen bitartean.
Errezetez gain web orria bera ere askea da, eredu bezala hartu daiteke beste proiektu aske bat martxan jartzeko.
Errezeta guztiak nik garatu ditut. Ogi guztiak ore amaz altxatutakoak dira, garrantzitsua baita nire ustez antzinako teknikak berreskuratzea eta gauzak presarik gabe egitea.
Ogibero ogiareakin obsesionatutako ingeniaritzan doktore baten proiektua da komunitateari zerbait itzultzeko asmoarekin egindakoa.
Tradizioz erdalduna den eskualde batean hazi arren, beti ikasi izan dut euskeraz. Hala ere, ez dut euskera nahi bezainbeste erabiltzen egunerokotasunean azken finean ez baita nire ama hizkuntza. Proiektu hau alde batetik niretzat erronka berri bat da eta bestetik euskararen presentzia Interneten handitzeko balio du.