Osagaiak
-
Ore ama:
- 150 g ur
- 150 g zekale edo gari irin integral
- Ore ama koilarakada bat
-
450 g irin zuri
-
270 g ur (%70-eko hidratazioa)
-
Gatzetan kontserbatutako limoi bat, fin-fin zatituta
-
Nahi beste erle-belar
-
Olio pixka bat
Ore ama elikatu
Ore ama koilarakada bat ura eta irin integralarekin nahastu. Hartzitzen utzi 12 ordu inguru.
Nahastu eta oratu
Osagai guztiak limoia eta erle-belarra izan ezik ondo nahastu eta oratu ore fin bat lortu arte. Azkenik, limoia eta erle-belarra erantsi.
Hartzitu
Hartzitzen utzi 3 ordu giro tenperaturan edo 12 ordu hozkailuan. Hartzidura giro tenperaturan gauzatzen bada, gutxi gorabehera ordura tolestu.
Forma eman eta hartzitu
Oreari forma eman eta bannetoian sartu bigarren fermentaziorako, ordu bi hozkailutik kanpo edo 12 ordu inguru hozkailu barruan.
Egosi
Orea hozkailutik atera eta labea berotu 250°C-tan. Lehenengo 10 minutuetan beheko erresistentzia bakarrik piztu, gero bi erresistentziak piztu eta 10 minuturo tenperatura 10°C jaitsi 180°C-ra iritsi arte. Ogi honek guztiz egosteko ordu bat behar du gutxi-gorabehera.