Einkorn ogia

2016ko abenduak 31

Osagaiak

Ore ama elikatu

Ore ama koilarakada bat ura eta einkorn irinarekin nahastu. Hartzitzen utzi 12 ordu inguru.

Nahastu eta oratu

Osagai guztiak nahastu gatza izan ezik eta 15 minutuko autolisia eman. Ondoren gatza gehitu eta orea ondo oratu. Hobe da ore hau txanda laburrak eta atsedenaldiak tartekatzen oratzea, itsatsi ez dadin.

Hartzitu

Hartzitzen utzi 4 ordu giro tenperaturan. Gutxi-gorabehera ordura tolestu.

Forma eman eta hartzitu

Oreari forma eman eta bannetoian sartu bigarren fermentaziorako, 12 ordu inguru hozkailu barruan.

Egosi

Orea hozkailutik atera eta labea berotu 250°C-tan. Lehenengo 10 minutuetan beheko erresistentzia bakarrik piztu, gero bi erresistentziak piztu eta 10 minuturo tenperatura 10°C jaitsi 180°C-ra iritsi arte. Ogi honek guztiz egosteko ordu bat behar du gutxi-gorabehera.

Einkorn ogia