Osagaiak
-
Ore ama:
- 60 g zekale ore ama %100-eko hidratazioarekin, 1/3 zekale, 1/3 ur eta 1/3 ore ama proportziorekin elikatua.
- 60 g zekale irin erdi integrala
- 60 g filmjölk jogurt
-
500 g miracolo irin
-
160 g filmjölk jogurt
-
160 g ur
-
9 g gatz
Ore ama elikatu
Ore ama koilarakada bat ura eta irinarekin nahastu. Hartzitzen utzi 12 ordu inguru.
Nahastu eta oratu
Ore ama bi likidoekin nahastu, irina gehitu eta 20 minutuko autolisia eman. Ondoren gatza gehitu eta orea ondo oratu.
Hartzitu
Hartzitzen utzi 3 ordu giro tenperaturan. Orduro tolestu.
Forma eman eta hartzitu
Oreari forma eman eta bannetoian sartu bigarren fermentaziorako, 30 minutu giro tenperatura eta beste 5 ordu inguru hozkailuan.
Egosi
Orea hozkailutik atera eta labea berotu 250°C-tan. Lehenengo 10 minutuetan beheko erresistentzia bakarrik piztu, gero bi erresistentziak piztu eta 20 minuturo tenperatura 20°C jaitsi 180°C-ra iritsi arte. Ogi honek guztiz egosteko ordu bat behar du gutxi-gorabehera.