Ogia ernamuindutako zekale aleekin

2017ko uztailak 27

Osagaiak

Zekalea ernamuindu

Zekalean ernamuintzeko, lehenengo eta behin zekale aleak uretan sartu 8 orduz. Ondoren, iragazki batean utzi 4 orduz ahalik eta ur gehien isuri dadin. Berriz ere 8 orduz uretan sartu eta iragazi. 12 orduro aleak urez garbitu altsuma hazi arte, 2 edo 3 egun igaro ostean agertuko da. Momentu orotan aleak estalita izan, trapu batekin adibidez.

Ernamuindutako zekale aleak

Ogia egiterakoan aleak janaria txikitzeko makina erabiliz txikitu.

Ore ama elikatu

Ore amaren osagaiak nahastu eta hartzitzen utzi 12 ordu inguru.

Nahastu eta oratu

Ore ama ura eta irinarekin nahastu eta 20 minutuko autolisia eman. Gatza gehitu eta pixka bat oratu. Txikitutako zekalea gehitu eta ondo oratu.

Hartzitu

Hartzitzen utzi 12 ordu inguru hozkailuan.

Forma eman eta hartzitu

Oreari forma eman eta bannetoian sartu bigarren fermentaziorako, 12 ordu inguru hozkailuan.

Egosi

Orea hozkailutik atera eta labea berotu 250°C-tan. Lehenengo 10 minutuetan beheko erresistentzia bakarrik piztu, gero bi erresistentziak piztu eta 20°C jaitsi. 20 minuturo 20°C jaitsi. Ogi honek guztiz egosteko ordu bat behar du gutxi-gorabehera.

Ogia ernamuindutako zekale aleekin